Mahastiak baliabide naturalak egoki erabilita eta ingurunea zainduta hazten eta biltzen dira. Hori guztia modu jasangarrian eta orekatuan.
Txakolin hau nota berdedun altzairu tonu distiratsua duelako nabarmentzen da (Hondarrabi Zuri barietatearen ezaugarriak). Bere karboniko naturala nabarmentzen da, burbuila erabat finak egiten dituena, txakolina oso erakargarri bihurtuz.
Fruta aroma, sagarraren moduko fruta zuria gogorarazten duena, eta baita freskotasuna eta bizitasuna ematen duten zitrikoak ere. Intentsitate handiko txakolina da.
Txinparta natural freskagarria eta fina, aho osoan bere aromak zabaltzen dituena. Hondarrabi Zuri barietatearen ohiko garraztasuna eta mingostasun arina ditu. Aho zapore atsegina uzten du, denbora luzez. Oso dotorea.
Hondarrabi Zuri. Mahats-mordoak kontu handiz aukeratzen dira, kaltetutako aleak saihesteko.
Beizamako Urkizahar baserriko mahastietako mahatsak.
Teknika tradizionalak erabilita egiten da, tresneria modernoarekin, higienea zainduta eta produktu ekologikoen premisak errespetatuta.