0

Zer da nekazaritza ekologikoa?

Nekazaritza ekologiko, biologiko edo organikoa, lurraren emankortasuna eta, ekosistemen eta gizakien osasuna mantendu eta indartzen duen elikagaiak ekoizteko eredua da.

 ekologikoa, biologikoa, organikoa

Prozesu ekologikoetan oinarritzen da, kutsadura eragingo luketen kanpo baliabideak baztertuz. Horregatik, nekazaritza ekologikoaren teknikak muzin egiten die ongarri kimiko, pestizida, genetikoki eraldaturiko organismo eta orokorrean, naturalak ez diren bestelako gai sintetikoei.

Nekazaritza ekologikoak, betiko ohiturak, berrikuntza eta zientzia uztartzen ditu. Guztiok partekatzen dugun ingurumena zaintzen du; bidezko harremanak bultzatzen ditu; bizi kalitatea zentzurik zabalenean hobetzeko lan egiten du.

Gure
proiektua

Urkizahar txakolin ekologikoa mikro-mahasti kontzeptuan oinarritzen da, Gipuzkoako mendi nekazaritza berpiztu eta ekosistemarekin konpromezu etiko bat berreskuratu eta sustatzeko.

2,5 ha-ko azalera du gure mahastiak, 350m eta 450m tarteko altueran eta bi sailetan banaturik, hego aldera begira eta Ibai-ederreko urtegiaren gainean, Beizamako udalerrian.

"Getariako Txakolina" jatorri izendapeneko mahastirik altuena delarik.


Cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak hobetzeko Informazio gehiago.