Ibai-ederreko urtegiaren gainean, Beizamako udalerrian


Beizama

Urola-kostaldeko eskualdean dagoen gipuzkoar udala da. Hegoaldean Beasain, ekialdean Albiztur eta Bidegoian, iparraldean Errezil eta mendebaldean Azpeitia ditu mugakide. Azalera 16,8 km².koa du.

Beizamako gunea bi errepidez lotuta dago kanpokaldearekin: bata Nuarbera doana eta Beasain-Azpeitia errepidearekin bat egiten duena; eta bestea, Urdanpileta eta Santutxa auzoetatik Bidegoianetik Tolosarako errepidearekin bat egiten duena.